PISTAZ KANPOKO ESKI IKASTARO AURRERATUTA


03.03.2018 - Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea

Eski gehigarria duten mendi federatuentzako ikastaroa. Martxoaren 3 eta 4an.

 

IKASTAROAREN PREZIOA:

  • aterpearekin: 188€. Aldez aurretik egindako izen-emateak, hau da izen-ematea irekitzen denetik otsailaren 21a arte, %20eko deskontua izango du. Beraz, epe horretan prezioa 150,40€ izango da. Otsailaren 22tik aurrera prezioa 188 eurokoa izango da.
  • aterperik gabe: 150€. Aldez aurretik egindako izen-emateak, hau da epea irekitzen denetik otsailaren 21a arte, %20eko deskontua izango du. Beraz epe horretan prezioa 120€ izango da. Otsailaren 22tik aurrera prezioa 150 eurokoa izango da.

Izen-ematea abenduaren 15tik otsailaren 27a arte HEMEN

Aurretik pistaz kanpoko ikastaroa jaso dutenei edota pistetan maila altua dutenei zuzendutako ikastaroa da hau.

2 egunetako ikastaroa estazio eremuan, non mendiak jarritako zailtasunei aurre egiten ikasiko dugu jaitsiera ongi kudeatzen segurtasunez jaisteko. Kornisak saiestu edo hauen saltoak, leku oso zailetan rapelak, elur jausi arriskua duten malden jaitsieren kudeaketa.

Ikastaroa eski estazioan oinarrituko da. 

ESKI ESTAZIOKO FORFAITAK EZ DAUDE PREZIOAREN BARNE.

 

EZ DUGU DIRUA ITZULIKO, EGURALDIA EDO BESTE ARRAZOIENGATIK ANTOLATZAILEAK IKASTAROA BERTAN BEHERA GERATUKO DELA ERABAKITZEN BADU IZAN EZIK.

 

COMPARTIR


IMÁGENES


DESCARGAS


ENLACES RELACIONADOS