MENDI ESKI IKASTAROA. HASTAPENA


17.02.2018 - Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea

Mendi federatuentzako ikastaroa. Otsilaren 17 eta 18an.

IKASTAROAREN PREZIOA:

  • aterpearekin: 188€. Aldez aurretik egindako izen-emateak, hau da izen-ematea irekitzen denetik otsailaren 7a arte, %20eko deskontua izango du. Beraz, epe horretan prezioa 150,40€ izango da. Otsailaren 8tik aurrera prezioa 188 eurokoa izango da.
  • aterperik gabe: 150€. Aldez aurretik egindako izen-emateak, hau da epea irekitzen denetik otsailaren 7a arte, %20eko deskontua izango du. Beraz epe horretan prezioa 120€ izango da. Otsailaren 8tik aurrera prezioa 150 eurokoa izango da.

Izen-ematea abenduaren 15tik otsailaren 13a arte HEMEN

Mendizalea zara eta mendi eskia probatzea nahi duzu?

Jaisten dakizu baina mendiak igotzeko aukera ere buruti dabilkizu?

Erantzuna baiezkoa bada, ikastaroa hau zuretzat da aproposa. Mendian eskiekin ibiltzeko behar duzuna irakatsiko dizugu, eta segurtasun teknikak kranpoi eta pioletarekin ere praktikatuko ditugu.

Mendi eskian aritu edo probatu nahi duten mendizale eta eskiatzaileei zuzendutako ikastaroa.

EZ DUGU DIRUA ITZULIKO, EGURALDIA EDO BESTE ARRAZOIENGATIK ANTOLATZAILEAK IKASTAROA BERTAN BEHERA GERATUKO DELA ERABAKITZEN BADU IZAN EZIK.

 

COMPARTIR


IMÁGENES


DESCARGAS


ENLACES RELACIONADOS