EUSKARABIDEAREKIKO HITZARMENA


Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak eta Euskarabideak lankidetza hitzarmena sinatu dute.


Hitzarmen honen xedea Euskarabidea eta Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundearen arteko lankidetza arautzea da, mendi kirolen eta aisialdirako jardueren eremuan erabiltzen diren Nafarroako toponimoak jasotzeko, ofizialtzeko eta hedapena egiteko.

Lankidetza honako arlo hauetara zabalduko da:

 * Mendi kirolen eta aisialdirako jardueren eremuan erabiltzen diren toponimoen bilketarako proiektuak burutzea.
 * Bildutako toponimoen ofizialtasuna zehaztea, Nafarroako Foru Komunitateko toponimoen kudeaketarako Euskaltzaindiaren eta Izen Geografikoetarako UNESCOren Adituen Batzordeak ezarritako irizpide eta berariazkotasunak betetzen dituztenean.
 * Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak parte-hartzen duen proiektu eta euskarrietan toponimo ofizialen dibulgazioa: GR ibilbideak, mapagintza…
* Bi aldeek egoki ikusten duten eremu honetako beste edozein.

Berri honi buruz gehiago jakiteko:

Euskarabidea

Navarra.es

Diario de Noticias

COMPARTIR


IMÁGENES


DESCARGAS


ENLACES RELACIONADOS