Axkin Arrondo (Elgorriaga-Sunbilla)


HURBILKETA
Elgorriagatik Bostorratzeko lepora eramaten gaituen porlanezko pista hartu beharra daukagu, parkineraino. Pista hau etxe baten eta pixu (ez dago besterik) batzuen artean hasten da.
Bostorratzetik Ixurneko bordaren atzetik ateratzen den bide zabala jarraituko dugu. Ehiza postu bat igaro ondoren, pinuen artean dagoen borda baten parean bidezidor bat hartu beharra daukagu. Bidexka jarraitu, eta malda haundiko jeitsiera duen kanal batetik Ogiazutik monolitora helduko gara, 20’. Hemendik Untzalekuraino beste 10’ inguru. Hurbilketa Sunbillatik ere egin daiteke, Nafarroako eskalada gidan adierazten den bezala.
Bostorratzeko lepoan aisialdirako prestatutako zonalde bat daukagu, mahaiekin etabar. Bertan ere Ixurneko borda aurkituko dugu, konponduta eta zabalik dago erabili nahi duenarentzako. Bordaren kanpokaldean iturri bat dago baina ura EZ da edangarria. Elgorriagan pista hartu eta berehala iturri bat daukagu.
.

COMPARTIR


IMÁGENES


DESCARGAS


ENLACES RELACIONADOS