MENDIZALEEN LEKU IZENEN BILKETA. KARTOGRAFIA BATZORDEA


MENDIZALEEN LEKU IZENEN BILKETA KARTOGRAFIA BATZORDEA

Nafarroako toponimiaren egoera


Lan handia egin da azken urteotan Nafarroako toponimia behar den bezala jasotzeko eta kartografiatzeko.


Horretarako, Jimeno Jurioren gidaritzapean, lan-talde bat aritu zen Nafarroako herri guztietan barrena leku izenak biltzen: iturriak, bideak, alorrak, mendiak, tontorrak… izena zuen guztia bildu zen, edo gehiena behintzat.


Ahoz jasotako izen horiek konparatu egin ziren artxiboetako agirietan ageri ziren izenekin eta horren arabera  100.000 leku izenen ortografia zuzena erabaki zen. Ondoren foru dekretuen bidez ofizialdu egin ziren (ikus toponimianavarra.tracasa.es eta Nafarroa Toponimia eta Mapagintza 60 liburuetan).


Bilketa lan handi hori dela-eta, azken urteetan gaizki erabilitako hainbat izen zuzendu egin ziren: El Lanzalor-Auzalor, Narval-Larzabal, Ostiasco-Ortxikasko, Esquives-Aizkibel… eta batzuetan mendizale askoren-tzako harridura iturri bilakatu ziren, ohituta baitzeuden bestelako grafietara.


Mendizaleon toponimia altxorra

 


Arestian, esan bezala, Nafarroako toponimia ofiziala herrietako jendeak erabiltzen zituen izenen gainean eraiki da. Zalan-tzarik gabe, hori da biderik zuzenena, baina, dena den, uste dugu bestelako iturriak ere kontutan hartu behar direla eta, esate baterako, mendizaleen tradizio toponimiko aberatsa ez dela zergatik baztertu eta zokoratu behar.


Askotxo dira mendizaleok erabiltzen ditugun mendi izenak, baina toponimia ofizialean jasota ez daudenak. Horiek bildu nahi ditugu, Nafarroako toponimia ofiziala gehiago aberasteko eta era guztietako mapetan toki duina izan dezaten. 


Iruñe ondoko adibide batek begiak irekiko dizkigu: el Portillo de Azoz, Iruña eta Azotz artean dagoen lepoaren izena da, Ezkaba mendian. Mendizale guztiek ezagutzen dute el Portillo de Azoz, nahiz eta izen hori ez izan ofiziala, ez baita existitzen kartografia ofizialean. Ez Azoz-ko jendeak ez Iruñekoak ez dutelako erabiltzen. Azozkoek  esaten diote eta horrekin nahikoa dute, Azotzen hura baita duten gain bakarra.


Izen berriak ere proposa litezke, mendizaleok sortuak, hara nola Ezkabatxiki izena. Izen berria da eta tradiziorik gabekoa. Iruña eta Arreren arteko bizkarreko tontortxoa da eta, berez, Ezkaba esaten zaio bai Arren, eta baita Iruñean ere. Mendizaleok zehaztasun gehiago behar genuen eta tontor nagusiaren izena ere (898 m). Ezkaba izena duenez, Ezkabatxiki izen berria zabal-tzen hasi zen, arrunt praktikoa eta deskriptiboa zelako. Tokiak izen berezia behar zuen eta mendizaleen artean sortu zen, a gero gizartean zabaldu.
Antzeko kasuak Nafarroako edozein mendi eta herritan eman daitezkeenez, zuengana zuzentzen gara, zuek erabiltzen dituzuen izenak gurera ekartzeko, eta izen horiek mapetan agerrarazteko. Gezurra badirudi ere, 100.000 izen ofizial baitaude Nafarroan, asko dira izenik gabe dauden tontortxo edo mendixkak. Zergatik? Nekazariak herri ondoko lurrak maite dituelako, belarra eta garia ematen diotenak; baina ez ditu hain maiteak leku malkartsuetan dauden alderdiak, eta maiz, izenik gabe diraute. Horiexek dira, bestalde, mendizaleok maite ditugun zokoak, eta horietarako baditugu hainbat izen, ekimen horren bidez azaleratu nahi ditugunak. 


Horrengatik gaztiarengatik, interesgarria iruditu zaigu Federazioan horrelako toki izenak biltzeko tresna bat eraikitzea, era horretan mendizaleon toponimia kontutan har dadin, azter dadin eta Nafarroako Gobernukoen mahai gainera iritsi dadin ofiziala izateko eta kartografian era egokian islatzeko.


Proposamen eredua


Horretarako fitxa bat prestatu dugu informazioa biltzeko modu zehatz batean, Quebecen erabiltzen den ereduan oinarrituta.


Kanpainaren garapena


1. Klubetara eskutitza bidaliko da eta webgunean emanen da kanpainaren berri.
2. Fitxa webgunean egonen da deskargatzeko moduan (on-line betetzeko aukera).
3. Fitxa betea dagoenean Federaziora bidaliko da.
4. Federazioa harremanetan jarriko da bidaltzailearekin.
5. Federazioak datu-base bat sortuko du mendizaleok proposatutako izen guztiekin eta baita Federazioak proposatzen dutenekin ere.
6. Urtean behin Gobernuko eskuduntza duen organoari bidaliko dio zerrenda ofizialdu dadin.


Nola eta zergatik proposatu izen berriak?


1. Mendizaleak darabilen izena ez da ofiziala eta ez dago mapetan


Fitxa beteta bidaliko du.
Federazioak aztertuko du (nork eta zenbatek erabiltzen duten, noiztik …).
Federazioak datu basean sartuko du izen berria balitz.
Izen ofizialaren bariantea balitz ez da jasoko.
Adib: Portillo de Azoz.


2. Mendizale batek izen berri bat proposa lezake izenik gabeko toki baterako
Fitxa beteta bidaliko du
Federazioak aztertuko du:

  • tokiak ez du aurretiko izenik izanen.
  • izen berria bat etorriko da eskualdeko kultura eta hizkuntzarekin.
  • izen berria bat etorriko da Nafarroako toponimiaren izaera deskriptiboarekin. Berez, baztertuko dira pertsona izenak dituzten izen berriak salbuespenak izan litezke toki zehatz horrekin nolabaiteko lotura duten petsona izenak.
  • Adib: Ezkabatxiki

 


3. Mendizale batek kartografian gaizki kokatutako edo idatzitako izena topatu du
 Fitxaren bidez, kokapen edo izen zehatza emanen du.

COMPARTIR


IMÁGENES


DESCARGAS


ENLACES RELACIONADOS