Zalantzarik ohikoenak


ZALANTZARIK OHIKOENAK

Dakizunez, mendiazaletasuna beste lurralde batzuetan egiten baduzu, Frantziako Pirinioa, Andorra, Europa edo munduko beste edozein lurralde, dagokizun mendiko asegurua egin behar duzu. Halaber, mendi bizikleta eginez gero gehigarri hori egin beharko duzu. Iraupen-eskia egiten baduzu, dagokion gehigarria izan beharko duzu. Zeharkaldietako eta iraupen skia oinarrizko aseguruan sartuta daude, betiere, garraiobide mekanikoak dituen eski estazio batean praktikatzen ez badira.

Beraz horietako eski estazio batean erreskatatzen bazaituzte, aurretik eski aukera kontratatu baduzu bakarrik babestuko zaitu aseguruak, baita estazio batean mendiko eskia edo esnow-a egiten baduzu ere.

Alpetar eski eta telemark gehigarrain iraupen-eskia dago.

Esnow-a aukeran eski alpinoa sartuta dago.

Zer hartzen da istripuak?

Aseguru-etxe guztiak bat datoz istripua zer den definitzean, beraz gertaera bera hartzen dute istriputzat, honakok hau "Aseguru hartzaila borondatearekin loturarik ez duen ezusteko, mementeko, indarrezko eta bat-bateko zerbaitek eragindako gorputz lesioa".

Hobeki ulertzearren, istriputzat joko ez liratekeen kasuak, eta beraz, aseguruak estaliko ez lituzkeenak azalduko dizugu

  • Urratuek eragindako lesioak, gehigizko esfortzuak, tendinitisak, muskuluetako gainkargak, bizkarreko minak.
  • Mendizale batek mina sentitzea, zaintiratua izatea, gero eta min handiagoa izatea, hantura eta abar, baina aurrez istripurik gertatu gabe; horrelakoek ez dute estaldurarik izango, ez baitute guztiz betetzen istripuaren definizioak dioena.
  • Esan gabe doa, istripua aipatzen dugunean, mendian gabiltzala gertatukoez ari garela BETI,edo kontratatua dugun aukeraz, eskia edo mendi bizikletas, besteak beste.

COMPARTIR


IMÁGENES


DESCARGAS


ENLACES RELACIONADOS