Hornikuntza


MEKNFko ekipamendu batzordeak hamarkada batzuk daramatza Nafarroako eskalada guneen mantentze lanetan. Batzordearen arduren artean dauden ekintzak:erdoildutako zein zaharkituriko anklajeen eta higatutako bileren aldaketa, eskalada bide berrien hornikuntza, arriskutsuak gerta daitezkeen harriak bota edo finkatzea, etabar.

Ipintzen diren anklajeak kimikoa deritzonak dira bide gehienetan. Anklaje sistema honen iragaiztasunak eta kalitatezko materialen (erdoilezinezko altzairua, epoxi erretsinak) erabilpenak hornikuntza hauen segurtasuna zein iraunpena bermatzen dute. MEKNFtik anklaje kimikoen aldeko apostua egin izan da, arroka mota guztietarako eraginkorrenak direlako, eta beste anklaje motak baino eragin bisual txikiagoa dutelako. Aldi berean bileretan mosketoi bikoitzeko deskuelgeak ipintzen dira, eraztundun bilerak baino erosoagoak.

KOPAKO HARRI (LESAKA)

DOS HERMANAS - BIZAIZPE (IRURTZUN)

ETXAURI

AIXKIN ARRONDO (ELGORRIAGA - SUNBILLA)

LISKAR (LIEDENA - LEDEA)

PEÑARTEA

AIZTONDO (UHARTE ARAKIL)