Prezioak eta aukerak


PREZIOAK ETA MODALITATEAK

Erantsitako dokumentuak prezioak eta modalitateak dituzue.

Gogoan izan lizentziaren iraupena aurtengo urtekoa dela, hau da, abenduaren 31a arte.

Lehendabiziko pausuan modalitatea aukeratu behar duzu:

B modalitatea: aseguruaren estalduta Espainian

C modalitatea: aseguruaren estaldura Espinian, Frantziako Piriniotan, Andorran, Portugalen eta Marokoko Atlasen.

D modalitatea: mundo osoan, 7.000 metrotil behera, Artikoa eta Antartika izan ezik.

E modalitatea: 7.000 metrotik gora, Artikoa eta Antartika. Jarduerak Artikoko edo Antartikako Zirkulu Polarrean (Iparralde eta Hegoaldeko 66º paraleloetako goiko aldean) egiten direnean Espedizionario modalitatea izan behar da.

Ondoren, txartela aukeratzeko unea da. “Nafar” txartela Nafarroako Federazioarena da eta “FEDME” txartela Espainiakoa. Asegurua berdin-berdina da.  Berezitasuna zera da, FEDME txartelari esker mendi aterpetetan deskontuak izango dituzu eta Espainiako Federazioak antolatzen ditue txapelketetan parte hartu ahal izango duzu.

 

Aseguruak estaltzen dituen jarduerak: mendizaletasuna, eskalada, rokodromoa, alpinismoa, amildegien jaitsiera, ibilaldi nordikoa, espeleología, mendiko eskia edo zehaekaldikoa, iraupenekoa edo iaprrekoa, garraio mekanikoa duten estazioeta praktikatzen denean salbu.

Jardueratarako aukerako estaldura:

Eskia: ibiltzeko garraio mekanikoak dituzten estazioetan eskiatzen denean.

GARRANTZI HANDIKO OHARRA! Zeharkaldietako eskia eta iraupen eskia oinarrizko aseguruan sartuta daude, betiere, garraiobide mekanikoak dituen eski estazio batean praktikatzen ez badira. Beraz, horietako eski estazio batean erreskatatzen bazaituzte, aurretik eski aukera kontratatu baduzu bakarrik babestuko zaitu aseguruak, baita estazio batean alpetar eskia egiten baduzu ere.

Snowboard: jarduera hau egiten baduzu , edozein lekutan egiten duzula ere, kontratatu behar duzu aukera hau.

BTT: mendiko bizikletaz ibiltzen zarenean, baldin eta mendian ibiltzen bazara.

Aseguru honek honako hauek besterik ez ditu estaltzen: mendiko jardunean eta estalitako jarduerak sailean adierazitako guztiak, hala nola aukerako estalduran kontrataturikoak, eta ez du beste inolako istripurik estaliko, ez eta eritasunagatiko laguntza ere.

 

COMPARTIR


IMÁGENES


DESCARGAS


ENLACES RELACIONADOS