ERRONKARIKO GOI PIRINIOA IV. MENDI IBIALDIA


IZEN-EMATEA HEMEN 

Erronkariko Goi Pirinioak 2. Mendi Ibilaldia

Ibilaldia Asolaze kanpinean hasiko da, “Camino Real” ibilbidea jarraituz. Baistero bordan bidegurutzea. Igoera jarraitzen dugu seinale zutoin bateraino (Km. 1,300) heldu arte. “Txamantxoia” norabidean jarraitzen dugu igotzen, garbi dagoen leku batera iritsi arte. Gutxinaka igoz gurutzatzen dugu eta belardiaren ezkerretik goaz seinaleak (zintak)basoan barrura sartu arte (Gutxi gora-behera 3 kilometrotan ibilbidea zintekin bakarrik egongo da zehaztua). Beste belardi batean agertuko gara, borda batera iritsiz. Lehenengo kontrola.

Belardia altuera igo gabe gurutzatzen dugu, eta ondoren jaitsiera gogor bat hasiko da, beste bide bat gurutzatuz , ondoren “Camino Real”arekin elkartzeko. Eskuinera goaz seinale zutoin bat ikusi arte, “Paseo de Dronda” norabidea hartuz. Seinaleak jarraitzen ditugu beste zutoin batera iritsi arte. Gezi bat eta zinta batzuk erakusten dute bide egokia. Gutxi gora-behera 2 ordu eta 30 minututan helduko gara “Mata de Haya”ra (Km. 10,100).


Jan eta edateko lekua.Errepidea gurutzatuko dugu, Belagua ibaiaren bide lehorran sartuko gara, eta bertatik goaz 500 metro. Igoera hasten dugu, errepidea gurutzatuko dugu (“Zemeto” pasabidea arte) eta Angel Olorón aterperuntz (gaur egun ez da erabiltzen) abiatuko gara. Igoera amaitu eta lautada txiki batetik pasa ondoren, seinale zutoi batean (Km. 14,600) eskuinera goaz eta beste zutoi berri bat ikusiko dugu. Bertan “Zemeto” bidetik goaz eta igarobidea zeharkatzen dugu. Bigarren Kontrola. Laster aterpera heltzen gara (Km. 15,800). Gutxi gorabeherako denbora: 4 h.


Jan eta edateko lekua. “Zemeto” bidetik eta Lakartxela ingurura GR-12ko seinale txuri eta gorriak jarraitzen ditugu. Ondoren Arrakogoitiko lepora abiatzen gara Lakartxela (Km. 21,320; garaiera 1.982 m) igotzen hasteko. Gutxi gorabeherako denbora: 5 ordu eta 40 minutu. Hirugarren Kontrola. Gailurraren aurreko lepoan seinale txuri eta gorriak amaitzen dira, eta 5 kilometrotan bidea zintarekin egongo da zehaztua. Jaitsiera hego-mendebaldeko aldetik egingo dugu Lapatia lepora iritsi arte (Km. 23,270). Gutxi gorabeherako denbora, 6 ordu eta 10 minutu. Jan eta edateko lekua.

Hemendik Larrondora igoera hasten dugu, tontorrera iritsi eta ondoren hegoalderantz joateko. Hasieran nahiko leuna da, ondoren jaitsiera gogor bat hasiz. Jaitsi ondoren, “Contrabandistas” bidearekin elkartzen gara 28,700 kilometroan dagoen bidegurutzean ezkerrera goaz, kanpinera jaisteko. Errepidera ikusi eta gurutzatu ondoren, Asolaze kanpinera helduko gara, ibilaldia amaituz (Km. 30,700).

Gutxi gorabeherako iraupena: 8 ordu.

ARGIBIDE GEHIAGO

 

COMPARTIR


IMÁGENES


DESCARGAS


ENLACES RELACIONADOS