XIV. BERAKO MENDI MARATOI ERDIA


16.04.2018 - Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea

Oier Ariznabarreta (Durango) 1h40’55 denborarekin eta Oihana Azkorbebeitia (Abadiño), 2h02’56 ekoarekin izan dira Berako hamalaugarren Mendi Maratoi Erdiko irabazleak. Ariznabarretak arazorik gabe bostagarrenez jarraian irabaztea lortu du Joxe Amunarrizen (Hondarribia) eta Beñat Katarainen (Zegama) aurretik, 21 kilometro eta 2.700 metroko desniblea daukan ibilbidean.

Hasieratik gailendu da Ariznabarreta eta Larunen, lasterketako punturik altuenan, 5 minututako errenta ateratzen zion bigarren sailkatua suertartu den Joxe Amunarrizi.

Irabazleak ezin izan du bere eskuetan 2014. urteaz geroztik dagoen probako errekorra hobetu (1h37´30). Ibardineko tarteko helmugak 150 euroko sari berezia zeukan, eta hau ere Ariznabarretarentzat izan da. “Lasterketa hau nere Zegama da”, aitortu du Durangarrak helmugara iritsi bezain laster.

Emakumezkoen kategorian, Azkorbebeitiak bigarren txapela lortu du 2012an lortutakoaren ondoren, bere atzetik sailkatu dira Alizia Olazabal (Irun) eta Enara Oronoz. Laugarren Izaskun Zubizarreta eta bostgarren Laura Sola (Uztarroz), izan dira, azken hau azken hiru edizioetako irabazlea delarik.

Gazteentzako lasterketan, 14 urteetatik 17 urteetara, Arantzako Iñaki Igartua izan da irabazlea mutiletan eta Lorea Zubieta, Ainhoa Etxegarai eta Oihana Arruti nesketan elkarrekin sartu bait dira helmugan, Beratik Ibardinerako ibilbidean.

Taldeka Oiartzuneko Intxixu Trail izan da azkarrena Hiru Herri nafarren aurretik.

496 lasterkarik parte hartu dute proban, eta haietatik 480 helmugara iritsi dira. Ikusle mordoa etorri da probaz gozatzera eguraldiak lagundu duelarik eta zorionez ez da arazo nabarmenik egon.

Manttalek bidali digun kronika.


COMPARTIR


IMÁGENES


DESCARGAS


ENLACES RELACIONADOS


CATEGORÍAS