NAFARROAKO XXXI. KIROL JOKOETAKO ZAILTASUNEKO FINALA


18.06.2018 - Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea

Ekainaren 16an, larunbatarekin, Nafarroako XXXI. Kirol Jokoetako Zailtasunek Finala jokatu zuten.

Ia 30 eskalatzaile gazteak bildu ziren proba lehiatzeko eta mendi talde hauetakoak ziren: Atarrabi, BKE, Bomberos y Rocópolis.

Probaren hasiera oso puntuala izan zen eta  9:30ean dortsalak banatu zituzten eta bilera teknikoa egin zuten. 

Sailkatza proba 10:30etik 12:00etara izan zen. Bertan bidetako gutxieneko zailtasuna 6a-koa izan zen 12 urtez azpiko kategorian eta gahiengoa 7a-koa 18 urtez azpikoan. Proba honetan zenbait zailtasuneko 2 bide izan zituzten, kategoriaren arabera eskalatzeko. Bide guztiek puntuazio berbera zutenez, sailkapena erbakitzeko kontuan izan zuten zenbat bide burutu zituzten, eta berdiketa izan zenean, denbora.

 

Bideak diseinatu eta ekipatu zituzten moduari esker, hainbat eskalatzaile aritu ahal ziren aldi berean segurtasun osoarekin. Hori dela eta, giroa ezin hobea izan zen. Aniztasuna nagusi izan zen bideetan (plakak, diedroak, makurtasunak, etabar). Horren ondorioz sailkatze proba arina eta entretenigarria suertatu zen.

Finala 12:30etik 14:00etara izan zen. Zailtasuna haundixeagoa izan zen, kasu honetan 6c-tik 7b+-era. Kategoria bakoitzak bide bat zuen bistaz egiteko eta 6 minutuko denbora gehienekoarekin. Sailkatzeko erabakitzeko kriterio berbera erabili zuten.

 

Azpimarratzekoa da lehiaketaren giro aparta, eta ekipatzaile, speaker eta epaileek egin zuten lana.

Dominen banaketarekin jarduera bukatu zuten. Aurten, eskalatzaileen familiakoek banatu zituzen dominak.

 

Sailkapena atxikiturik duzue.


COMPARTIR


IMÁGENES


DESCARGAS


ENLACES RELACIONADOS


CATEGORÍAS