Borondatezko Lana


2025ean ere Nafarroako GR 1, GR 11, GR 12, GR 20, GR 220, GRTk eta Trekking del Bidasoa bidezidorrak mantentzeko lana egiten jarraitu dugu. GR 15 osatzeko lanean ari gara. 

Mendizalea izanda, GR hauek ezagutzen dituzu eta hainbatetan ibilbidean ikusi dituzun markei eta hesolei esker bidean aurre egin ahal izan duzu. Lan hori bolondresek egin dute, 2007an hasi genuen programan barne. Urtero bidezidorren zati baten barna ibiltzen dira, markak berriro margotzeko eta falta diren hesolak berriro jartzeko. Horretarako ikastaro bat egin zuten eta FEDME titulua duen bidezidorren tekniko baten laguntza dute.

GR bidezidor bakoitzak arduradun bat du. Berak azalduko dio bolondresari zen zatia mantendu behar duen eta nola egin behar duen. Zalantzak ere argituko dizikio. Federazioan lana egiteko behar duen material guztia emango diogu.

IMÁGENES


COMPARTIR


ENLACES RELACIONADOS